11 Han ari izan zitzaien nolako aberastasun handiak zituen esaten, zenbat seme-alaba zituen, nola goratu zuen bera erregeak, nola jarri zuen buruzagi eta funtzionario ororen gainetik,
12 eta erantsi zuen:—Gainera, Ester erreginak, erregearekin batera, ni bakarrik gonbidatu nau prestatu duen otordura. Eta biharko ere, erregea eta biok gonbidatu gaitu.
13 Hori guztia, ordea, alferrik dut, Mardokeo judua jauregi aurrean eseria ikusten dudan bitartean.
14 Orduan, bere emazte Zerexek eta adiskide guztiek erantzun zioten:—Agindu ezazu hogeita bost metroko urkabea egin dezaten, eta bihar goizean eskatu erregeari Mardokeo bertan zintzilikatzeko. Horrela, alai joan zaitezke erregearekin bazkaltzera.Pozik entzun zuen hori Hamanek, eta urkabea eginarazi zuen.