3 Erregeak galdegin zion:—Zer duzu, Ester erregina? Zer nahi duzu? Neure erresumaren erdia bada ere, emango dizut!
4 Esterrek erantzun zion:—Ongi baderitzo, betor gaur erregea Hamanekin, prestatu diodan otordura.
5 Erregeak esan zuen:—Etorrarazi bizkor Haman, Esterren nahia bete dadin.Horrela, bada, Esterrek prestatua zien otordura joan ziren Haman eta biak.
6 Otordua bukatzean, erregeak galdegin zion Esterri:—Zer eskatu nahi didazu? Emango dizut! Zer nahi duzu? Erresumaren erdia bada ere, emango dizut!
7 Esterrek erantzun zion:—Zer eskatu nahi dizudan?
8 Erregeak begiko baldin banau, eskatu nahi diodana ematea ongi iruditzen bazaio, betoz berriro bihar Haman eta biak prestatuko diedan otordura. Orduan esango diot erregeari zer nahi dudan.
9 Pozik eta alai atera zen egun hartan Haman. Baina Mardokeo jauregiko atarian zegoela ikusi zuenean eta ez zela jaikitzen beraren aurrean, ez zirkinik ere egiten, sutan jarri zen Mardokeoren aurka.