7 Esterrek erantzun zion:—Zer eskatu nahi dizudan?
8 Erregeak begiko baldin banau, eskatu nahi diodana ematea ongi iruditzen bazaio, betoz berriro bihar Haman eta biak prestatuko diedan otordura. Orduan esango diot erregeari zer nahi dudan.
9 Pozik eta alai atera zen egun hartan Haman. Baina Mardokeo jauregiko atarian zegoela ikusi zuenean eta ez zela jaikitzen beraren aurrean, ez zirkinik ere egiten, sutan jarri zen Mardokeoren aurka.
10 Gorde zuen, hala ere, haserrea eta, bere etxean sarturik, bere adiskideak eta bere emazte Zerex etorrarazi zituen.
11 Han ari izan zitzaien nolako aberastasun handiak zituen esaten, zenbat seme-alaba zituen, nola goratu zuen bera erregeak, nola jarri zuen buruzagi eta funtzionario ororen gainetik,
12 eta erantsi zuen:—Gainera, Ester erreginak, erregearekin batera, ni bakarrik gonbidatu nau prestatu duen otordura. Eta biharko ere, erregea eta biok gonbidatu gaitu.
13 Hori guztia, ordea, alferrik dut, Mardokeo judua jauregi aurrean eseria ikusten dudan bitartean.