4 Erregeak galdetu zuen:—Nor da hor atarian?Hain zuzen, orduantxe zetorren Haman kanpoko atarira, prestatua zegoen urkabean Mardokeo zintzilikatzeko erregeari eskatzera.
5 Zerbitzariek erantzun zioten:—Haman da atarian dagoena.—Sar bedi! —esan zien erregeak.
6 Sartu zen, bada, Haman, eta erregeak galdegin zion:—Zer egin behar litzaioke erregeak ohoratu nahi duen bati?Hamanek berekiko: «Nor ohoratu nahi ote du erregeak ni neu izan ezik?»
7 Eta erantzun zion erregeari:—Erregeak ohoratu nahi duenari?
8 Ba, erregeak soinean eraman dituen jantziak eman behar litzaizkioke, erregeak erabili duen zaldiren bat eskaini eta errege-koroa buruan ezarri.
9 Erregearen funtzionario nagusienetakoren batek soinekoak hartu eta erregeak ohoratu nahi duenari janzten lagundu beharko lioke; gero, zaldi gainera igoarazi eta hiriko kale nagusian barrena erabili beharko luke, beraren aurretik honela oihukatuz: «Hona hemen zer egiten zaion erregeak ohoratu nahi duen gizonari!»
10 Erregeak, orduan, Hamani:—Azkar, hartu jantziak eta zaldia, esan duzun bezala, eta egin hori Mardokeori, atarian dagoen juduari. Ez utzi bete gabe esan duzun xehetasun bat ere.