5 Zerbitzariek erantzun zioten:—Haman da atarian dagoena.—Sar bedi! —esan zien erregeak.
6 Sartu zen, bada, Haman, eta erregeak galdegin zion:—Zer egin behar litzaioke erregeak ohoratu nahi duen bati?Hamanek berekiko: «Nor ohoratu nahi ote du erregeak ni neu izan ezik?»
7 Eta erantzun zion erregeari:—Erregeak ohoratu nahi duenari?
8 Ba, erregeak soinean eraman dituen jantziak eman behar litzaizkioke, erregeak erabili duen zaldiren bat eskaini eta errege-koroa buruan ezarri.
9 Erregearen funtzionario nagusienetakoren batek soinekoak hartu eta erregeak ohoratu nahi duenari janzten lagundu beharko lioke; gero, zaldi gainera igoarazi eta hiriko kale nagusian barrena erabili beharko luke, beraren aurretik honela oihukatuz: «Hona hemen zer egiten zaion erregeak ohoratu nahi duen gizonari!»
10 Erregeak, orduan, Hamani:—Azkar, hartu jantziak eta zaldia, esan duzun bezala, eta egin hori Mardokeori, atarian dagoen juduari. Ez utzi bete gabe esan duzun xehetasun bat ere.
11 Hartu zituen, bada, Hamanek soinekoak eta zaldia, jantzarazi zizkion Mardokeori eta zaldi gainean erabili zuen hiriko kale nagusian barrena, beraren aurretik honela oihukatuz: «Hona hemen zer egiten zaion erregeak ohoratu nahi duen gizonari!»