1 Joan ziren, bada, Ester erreginaren otordura erregea eta Haman.
2 Bigarren egun honetan ere, otordua bukatzean, erregeak esan zion Esterri:—Zer nahi didazu eskatu, Ester erregina? Emango dizut. Zein da zure eskaria? Erreinuaren erdia bada ere, beteko dut zure nahia.
3 Ester erreginak erantzun zion:—Begiko baldin banauzu, errege jauna, eta ongi iruditzen bazaizu, hona hemen zer nahi dudan: bizitzen uztea. Hona hemen zer eskatzen dudan: nire herritarrei bizitzen uztea.
4 Saldu egin baikaituzte ni eta nire herritarrak, hondatu, hil eta suntsi gaitzaten. Gizonak eta emakumeak esklabo saldu izan bagintuzte ere, isilduko nintzatekeen, ez baitzukeen horrek erregea nekaraztea merezi izango.
5 Orduan, erregeak galdegin zion Ester erreginari:—Nor da halako asmoak dituena? Non da hori?