1 Egun berean, Asuero erregeak Ester erreginari eman zizkion juduen zapaltzaile izan zen Hamanen ondasun guztiak. Bestalde, Mardokeo beretzat zer zen jakinarazi zion Esterrek erregeari. Orduan, etorrarazi zuen erregeak Mardokeo bere aurrera,
2 atera zuen bere behatzetik Hamani kenduriko eraztuna eta Mardokeori eman zion. Esterrek, berriz, Hamanen ondasunen arduradun jarri zuen Mardokeo.
3 Berriro hitz egin zion Esterrek erregeari. Oinetara ahuspezturik, negarrez eskatzen zion, desegin zitzala Agagen jatorriko Hamanek juduak galtzeko emanak zituen aginduak.
4 Erregeak luzatu zuen Esterrengana urrezko makila, eta Ester zutik gelditu zen.
5 Honela mintzatu zitzaion hau:—Erregeak ongi baderitzo eta ni begiko baldin banau, eskari hau erregeari egoki iruditzen bazaio eta ni atsegin baldin banau, agindu beza idatziz, Hamedataren seme eta Agagen jatorriko Hamanek, asmo maltzurrez, erreinuko eskualde guztietan bizi diren juduak oro hondatzearren, emaniko gutunak baliogabe ditzaten.