29 Abihailen alaba zen Ester erreginak eta Mardokeo juduak Purim-ei buruzko bigarren gutun bat idatzi zuten, beren aginpide osoz lehenengo gutuna sendotuz.
30 Eta Asuero erregearen menpeko ehun eta hogeita zazpi eskualdeetako judu guztiei gutunak bidali zizkieten, bakea eta zoriona opa izanez, eta
31 Mardokeo juduak eta Ester erreginak agindu zutenaren arabera, Purim Jaiak esaniko egunetan egiteko aginduz. Berentzat eta beren ondorengoentzat antolatu zituzten egun hauek, baraualdi eta negar-kantuei buruzko arauak ere erantsiz.
32 Esterrek agindu eta antolatu zituen Purim Jaiak, eta liburuan idatzia gelditu zen.