12 baina aurpegia garbitu beharra izaten dute, hautsez betetzen baitira jauretxean.
13 Bada haien artean, eskualdeko gobernariak bezala, eskuan aginte-makila duenik; baina norbaitek iraintzen badu, ez da gauza erruduna hiltzeko.
14 Bada ezpata eta aizkora eskuan dituenik, baina ez da gauza bere burua gerratik eta lapurrengandik babesteko.«Hor ageri da ez direla jainko; ez izan, beraz, horien beldur!
15 «Hautsitako ontzia ezertarako ez den bezala, jauretxean ezartzen dituzten idoloak ere ez.
16 Horien begiak jauretxean sartzen direnen oinek harrotutako hautsez beteak daude.
17 Erregearen kontra hoben egin duena, heriotzara emateko kartzelan ongi ixten duten bezala, idoloen jauretxeetako ateak ere atalagaz eta morroiloz sendotzen dituzte apaizek, lapurrek eraman ez ditzaten.
18 Beren etxeetan baino kriseilu gehiago pizten dizkiete jainkoei, hauek deus ere ikusten ez duten arren.