34 Era berean, ezin eman inori aberastasunik, ez dirurik. Norbaitek zin egindakoa betetzen ez badu ere, ezin diote konturik eskatu.
35 Ezin dute inor heriotzatik libratu, ezta gizagaixorik ere ahaltsuaren atzaparretatik.
36 Ezin diote itsuari ikusmena eman, ezta inor estuasunetik atera ere.
37 Ez dute alargunaren errukirik eta ez diote laguntzen umezurtzari.
38 Urrez eta zilarrez estaliriko egur-puska horiek menditik ateratako harrien antzeko dira; horien gurtzaileak lotsaturik gertatuko dira.
39 Nola pentsa edo esan jainko direla?
40 «Are gehiago, babiloniarrek berek ere desohoratu egiten dituzte. Muturen bat ikustean, beren jainko Bel-engana eramaten dute eta mintzoa emateko eskatzen, jainko hori ulertzeko gauza izango balitz bezala.