36 Ezin diote itsuari ikusmena eman, ezta inor estuasunetik atera ere.
37 Ez dute alargunaren errukirik eta ez diote laguntzen umezurtzari.
38 Urrez eta zilarrez estaliriko egur-puska horiek menditik ateratako harrien antzeko dira; horien gurtzaileak lotsaturik gertatuko dira.
39 Nola pentsa edo esan jainko direla?
40 «Are gehiago, babiloniarrek berek ere desohoratu egiten dituzte. Muturen bat ikustean, beren jainko Bel-engana eramaten dute eta mintzoa emateko eskatzen, jainko hori ulertzeko gauza izango balitz bezala.
41 Baina ezer ez dutela egiten oharturik ere, ezin dituzte utzi horrelako jainkoak; ez dute horretarako bururik.
42 Emakumeak, gerrian soka jantzirik, bide-bazterretan esertzen dira zahia errez.