41 Baina ezer ez dutela egiten oharturik ere, ezin dituzte utzi horrelako jainkoak; ez dute horretarako bururik.
42 Emakumeak, gerrian soka jantzirik, bide-bazterretan esertzen dira zahia errez.
43 Bertatik igarotzean, norbaitek emakume bat hartu eta berarekin etzaten bada, delako emakume horrek aldamenekoari iseka egiten dio, bera bezala aukeratu ez dutelako eta gerriko soka eten ez diotelako.
44 Jainko horiekin zerikusia duen guztia gezur hutsa da. Nola, bada, pentsa edo esan jainko direla?
45 «Idoloak artisauek eta zilarginek landuak dira; ez dira, beraz, beraien egileek izatea nahi dutena besterik.
46 Egileak berak ere luzaro bizi ez badira,
47 beraiek egindakoak nola izan jainko? Gezurra eta iraina uzten dizkiete ondorengoei.