51 Nork ez ikusi, bada, ez direla jainko?
52 «Ezin diote erregerik sortu inongo herriri, ezta euririk eman ere gizakiei;
53 ezin dituzte giza arazoak erabaki, ezta bidegabekeria jasan duenari justizia egin ere, ahalgabeak baitira; airean jirabiraka dabiltzan belatxingak bezala dira.
54 Urrez eta zilarrez estaliriko zurezko jainko horien jauretxeak su hartzen badu, apaizek ihesari emango diote salbatzeko; idoloak, berriz, habeak bezala erre egingo bertan.
55 Ezin diote aurre egin, ez erregeari, ez etsaiei.
56 Nola, bada, onartu edo sinetsi jainko direla?«Urrez eta zilarrez estaliriko zurezko idoloak ezin dira lapur eta gaiztaginengandik libratu.
57 Berak baino indartsuagoak dira lapurrak: urrea, zilarra eta jantziak harrapaturik, alde egiten dute, eta idoloek ezin ezer egin beren buruak babesteko.