6 Zuekin dago Jainkoaren aingerua eta bera arduratuko da zuetaz.
7 «Jainko horien mihia artisauak landua da! Urrez eta zilarrez estaliak badaude ere, gezurrezkoak dira eta hitz egiteko gauza ez.
8 Apaingarriak maite dituzten neskatxentzat bezala, urrea hartu
9 eta beren jainkoentzat koroak egiten dituzte. Batzuetan, apaizek beren jainkoei urrea eta zilarra kendu eta beren probetxurako erabiltzen dituzte; emagaldu sakratuei ematera ere ausartzen dira.
10 Urre, zilar eta zurez egindako idoloak jantziz apaintzen dituzte, gizakiak bailiran;
11 baina ez dakite beren buruak pipitik eta herdoiletik zaintzen. Purpurazko jantziak daramatzate idolo horiek,
12 baina aurpegia garbitu beharra izaten dute, hautsez betetzen baitira jauretxean.