61 Jainkoak agintzean, hodeiek lur osoa estaltzen dute eta agindutakoa betetzen.
62 Berdin tximistak ere: mendiak eta basoak kiskaltzera goitik bidalia denean, bete egiten du agindutakoa. Idoloak, berriz, ez dira horien guztien pareko, ez itxuraz, ez indarrez.
63 Beraz, ezin pentsa edo esan jainko direla, gizakiei justizia edo ona egiteko ez baitira gauza.
64 «Beraz, jainko ez direla jakinik, ez izan horien beldur!
65 «Ezin dute idoloek erregerik bedeinkatu, ez madarikatu.
66 Ezin diete herriei zeruan ezaugarririk erakutsi, ez eguzkiak bezala distiratu, ezta ilargiak bezala gaua argitu ere.
67 Piztiek beraiek ere idoloek baino gehiago balio dute: badakite behintzat, gordelekura ihes eginez, beren buruak babesten.