63 Beraz, ezin pentsa edo esan jainko direla, gizakiei justizia edo ona egiteko ez baitira gauza.
64 «Beraz, jainko ez direla jakinik, ez izan horien beldur!
65 «Ezin dute idoloek erregerik bedeinkatu, ez madarikatu.
66 Ezin diete herriei zeruan ezaugarririk erakutsi, ez eguzkiak bezala distiratu, ezta ilargiak bezala gaua argitu ere.
67 Piztiek beraiek ere idoloek baino gehiago balio dute: badakite behintzat, gordelekura ihes eginez, beren buruak babesten.
68 «Ez dago, beraz, ezer jainko direla frogatzen duenik; ez izan, bada, horien beldur!
69 «Urrez eta zilarrez estaliriko zurezko idoloak meloi-soroko txorimaloak bezala dira: ez dira ezer zaintzeko gauza.