67 Piztiek beraiek ere idoloek baino gehiago balio dute: badakite behintzat, gordelekura ihes eginez, beren buruak babesten.
68 «Ez dago, beraz, ezer jainko direla frogatzen duenik; ez izan, bada, horien beldur!
69 «Urrez eta zilarrez estaliriko zurezko idoloak meloi-soroko txorimaloak bezala dira: ez dira ezer zaintzeko gauza.
70 Txorien kokaleku den baratzeko elorria bezala dira edota ilunpera jaurtitako gorpuak bezala.
71 Haien jantzietako purpura eta lihoa hondatzen ikustean, jakingo duzue ez direla egiazko jainko. Beraiek ere, azkenean, sitsak jango ditu eta herrialde guztiarentzat lotsagarri izango.
72 «Beraz, hobe da idolorik ez duen gizon zintzoa: ez da inoiz lotsagarri gertatuko».