10 Hobe zuetakoren batek tenpluko ateak itxiko balitu, nire aldarean alferrikako surik gehiago ez egiteko. Ez zaituztet gogoko, eta zuen eskaintza ez dut atsegin. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.
11 Ekialdetik mendebaldera, herri guztiek aitortzen dute nire izen handia, eta nonahi erretzen didate intsentsua eta behar bezalako oparia eskaintzen. Herri guztiek aitortzen dute nire izen handia —dio Jaun ahalguztidunak—.
12 Zuek, ordea, profanatu egiten duzue nire izena, nire mahaiari ez zaiola begirunerik zor esanez, eta mespretxagarri zaizuen janaria bertan eskainiz.
13 “Hau da aspertzea!”, diozue, ni mespretxatuz. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.
14 Madarikatua, artaldeko abere osasuntsu bat eskainiko didala agindu eta gero gaixoa eskaintzen didan gezurtia! Errege handia naiz ni, eta begirune didate herriek. Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.