5 Hura agertzean,dardaraz jartzen dira mendiak,koloka muinoak;haren aurreanikaratu egiten da lurra,baita munduaeta bertan bizi direnak ere.
6 Nork iraun zutikharen suminaren aurrean?Nork egin aurreharen haserre biziari?Sua bezala isurtzen daharen sumina,eta harkaitzak zartatu egitenharen aurrean.
7 Ona da Jauna,gordeleku larrialdi-egunean.Arretaz hartzen ditubabes eske doazkionak,
8 urek gainezka egiten dutenean.Baina suntsitu egiten dituaurka dabilzkionak,ilunpetara botatzen etsaiak.
9 Zer asmo darabilzueJaunaren aurka?Etsaiak erabat ezerezten ditu hark:ez dira bi aldiz altxatuko.
10 Nahaspilaturik daudenlaharren antzeko dira,mozkortzeraino edanak daude;belar iharra bezalaerabat erreko dituzte.
11 Ninive, zuregandik atera daJaunaren aurkaasmo txarrak darabiltzana,burutazio gaiztoak dituen gizona.