8 Jainkosaren irudia hartueta atzerrira daramate;haren zerbitzariakusoak bezala dabiltzaurrumaka eta bular-joka.
9 Urez beteriko putzua zenNinive;orain ihesi doazkio ur guztiak.«Geldi, geldi zaitezte!»Baina ez dira itzultzen.
10 «Harrapa zilarra, harrapa urrea!»Neurrigabeak dirahango ondasuneta gauza baliotsuak.
11 Dena larrutua, erraustua,porrokatua!Adore galdurik bihotzak,koloka belaunak,dardaraz gerriak,zurbil aurpegiak.
12 Non da lehoiaren haitzulozen hiria?Han hartzen zutenlehoikumeek beren jana.Lehoia janari bila joaten zenean,inoren beldurrik ez lehoikumeek.
13 Lehoiak harrapatzeneta zatitzen zuen ehizakialehoi eme eta kumeentzat,harrapakinez betetzen zuenbere haitzuloa.
14 Honela dio Jaun ahalguztidunak:«Ninive, hona ni zure aurka:errauts eta ke bihurtuko ditutzure lehoikumeak.Erauzi egingo ditut lurretikzure harrapaketaketa ez da gehiago entzungozure mandatarien ahotsik».