24 Oseas, Hananias, Haxub,
25 Halohex, Pilha, Xobek,
26 Rehum, Haxabna, Maaseias,
27 Ahias, Hanan, Anan,
28 Maluk, Harim eta Baana.
29 Beste apaizek, lebitarrek, atezainek, kantariek, tenpluko laguntzaileek eta gainerako herritarrek, hau da, Jainkoaren legea betetzearren bertako jendearengandik bereizi zirenek, beren emazte, seme-alaba eta ezaguera zutenekin batera,
30 beren herrikide agurgarrien jarraibideari baietza eman zioten eta zin egin zuten, honela aginduz:«Jainkoak bere zerbitzari Moisesen bitartez emandako lege-bidean ibiliko gara eta Jaunaren, geure Jainkoaren, agindu, erabaki eta arau guztiak leial beteko ditugu.