36 «Era berean, geure lurraren eta fruta-arbola guztien lehen fruituak Jaunaren etxera eramango ditugu urtero.
37 «Geure lehen-semeak eta abereen lehen-umeak gure Jainkoaren etxean zerbitzua betetzen duten apaizei aurkeztuko dizkiegu, legeak agintzen duenez.
38 «Geure irinetik, zuhaitz guztietako fruituetatik, ardo eta oliotik parterik onena geure Jainkoaren etxeko mandiora eramanen dugu apaizentzat; lebitarrentzat geure uztaren hamarrenak emanen ditugu. Lebitarrek lanean ari garen hiri guztietan jasoko dituzte hamarrenak.
39 Apaiz bat, Aaronen ondorengoa, egonen da lebitarrekin hamarrenak jasotzerakoan, eta lebitarrek hamarren horren hamarrena Jainkoaren etxera, tenpluko altxortegira, eramanen dute.
40 Israeldarren eta lebitarren gari-, ardo- eta olio-emaitzak gure Jainkoaren etxeko altxortegi hauetara ekarriko dituzte; hortxe gordetzen dira santutegiko ontziak ere, eta horixe dute egoitza zerbitzuan dauden apaizek, atezainek eta kantariek.«Beraz, ez dugu bazter utziko Jainkoaren etxea».