36 eta berorien ahaideok: Xemaias, Azarel, Milalai, Gilalai, Maai, Netanel, Juda eta Hanani, Jainkoaren gizon Daviden musika-tresnekin; gidari Esdras lege-maisua zuten.
37 Iturriaren aurrera heltzean, Daviden Hiriko harmailetan gora igo ziren, harresiko aldapan gora, Daviden etxearen gainaldetik, ekialderantz, Ur-ateraino heldu arte.
38 Beste abestaldea, berriz, ni neu eta buruzagien erdiak atzetik gintuztela, ezkerraldera joan zen harresi gainean, Labeen dorre ondotik harresi zabaleraino;
39 gero, Efraimen atea, Jexanaren atea, Arraien atea, Ananeelen dorrea eta Ehunen dorrea iragan genituen Ardien ateraino, eta Presondegiaren atean gelditu ginen.
40 Bi abestaldeak Jainkoaren etxe aurrean gelditu ziren, baita ni eta lagun nituen agintarien erdiak ere.
41 Han ziren apaizak ere beren turutekin: Eliakim, Maaseias, Miniamin, Mikaias, Elioenai, Zakarias eta Hananias.
42 Baita besteok ere: Maaseias, Xemaias, Eleazar, Uzi, Johanan, Malkias, Elam eta Ezer. Kantariek abesti-saioa egin zuten, Izrahias zuzendari zutela.