15 Egun haietan gizon batzuk ikusi nituen larunbatez dolarean mahatsa zapaltzen. Beste batzuek gari-balak asto gainean ezartzen zituzten, baita ardoa, mahatsa, pikuak eta era guztietako zamak ere, eta larunbatean Jerusalemera eramaten zituzten. Zorrotz hartu nituen salerosketak egun horretan egiten zituztelako.