23 Judu batzuk emakume axdodtar, amondar eta moabdarrekin ezkondu zirela ere jakin nuen egun haietan.
24 Haien seme-alabetatik erdiak-edo axdoderaz mintzatzen ziren; beste batzuk bateko edo besteko herri arrotzen hizkeraz, baina inork ere ez zekien judu-hizkuntza.
25 Nik aurpegira bota nien hori eta madarikatu egin nituen; jo ere egin nituen batzuk eta ileak atera nizkien; gero, herri haietako jendearekin ez zirela ezkonduko zin eragin nien Jainkoaren izenean.
26 Eta esan nien: «Ez al zuen, bada, horregatik bekatu egin Salomonek, Israelgo erregeak? Ez zen atzerriko nazio guztietan hura bezalako erregerik; maite zuen bere Jainkoak eta Israel osoaren errege ezarri zuen. Hala ere, emakume arrotzek bekatura eraman zuten hura ere!
27 Horregatik, ez dut entzun ere nahi, emakume arrotzekin ezkonduz, Jainkoarekin hain desleial izango zaretenik!»
28 Eliaxib apaiz nagusiaren seme zen Joiadaren seme bat Sanbalat horondarraren alabarekin ezkondua zegoen; horregatik, bota egin nuen neure ondotik.
29 «Ez ahaztu, Jauna, apaizgoa edo apaiz eta lebitarrekin duzun ituna kutsatu duten horietaz!»