26 Eta esan nien: «Ez al zuen, bada, horregatik bekatu egin Salomonek, Israelgo erregeak? Ez zen atzerriko nazio guztietan hura bezalako erregerik; maite zuen bere Jainkoak eta Israel osoaren errege ezarri zuen. Hala ere, emakume arrotzek bekatura eraman zuten hura ere!
27 Horregatik, ez dut entzun ere nahi, emakume arrotzekin ezkonduz, Jainkoarekin hain desleial izango zaretenik!»
28 Eliaxib apaiz nagusiaren seme zen Joiadaren seme bat Sanbalat horondarraren alabarekin ezkondua zegoen; horregatik, bota egin nuen neure ondotik.
29 «Ez ahaztu, Jauna, apaizgoa edo apaiz eta lebitarrekin duzun ituna kutsatu duten horietaz!»
30 Beraz, garbitu nuen arrotz-kutsu oro, eta apaiz eta lebitarren eginkizunak zehazten zituzten arauak ezarri nituen.
31 Berriro ezarri nituen epe jakinetan egin behar ziren egur-eskaintzak, baita lurraren lehen fruituen eskaintzak ere.«Oi ene Jainko, gogora zaitez nitaz, eta har nazazu onez!»