12 Hauen ondoan, Halohexen seme eta Jerusalemen beste barruti erdiaren buru zen Xalumek jardun zuen, bere alabek laguntzen ziotela.
13 Hanunek eta Zanoaheko bizilagunek berregin zuten Haraneko atea; eraiki ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zituzten; gainera, bostehunen bat metrotan konpondu zuten harresia Zabortegiko ateraino.
14 Zabortegiko atea Rekaben seme eta Bet-Kerem herrialdeko buru zen Melkiasek eraiki zuen; jaso ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zituen.
15 Iturriko atean, Kol-Hozeren seme eta Mitzpa herrialdeko buru zen Xalumek jardun zuen; jaso eta gaina eman ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zizkion; berak konpondu zuen Erregearen lorategi ondoan dagoen Siloeko uraskaren ondoko harresi-zatia ere, Daviden hiritik jaisten diren harmailetaraino.
16 Harantzago, Azbuken seme eta Bet-Tzurreko barruti erdiaren buru zen Nehemiasek egin zuen lan, Daviden hilobien aurrean, urmaeleraino eta gudarien kuarteleraino.
17 Hurrengo zatietan lebitarrek jardun zuten: Baniren seme Rehumek eta, ondoren, Keilako herri-barruti erdiaren buru zen Haxabiasek bere barrutiaren izenean;
18 ondoren, Henadaden seme eta Keilako beste herri-barruti erdiaren buru zen Binui aritu zen;