26 eta Ofel auzategian bizi ziren tenpluko laguntzaileak ekialderantz aritu ziren, Ur-atearen eta aipaturiko dorrearen aurrean.
27 Ondorengo sailean Tekoako bizilagunek egin zuten lan, esandako dorre handiaren aurretik Ofelgo harresiraino.
28 Zaldien atetik aurrera apaizek egin zuten lan, nork bere etxe aurrean.
29 Aurrerago Imerren seme Tzadok aritu zen bere etxe aurrean; honen ondoren, Xekaniasen seme eta Ekialdeko ateko zaintzaile zen Xemaias;
30 hurrengo sailean, aldiz, Xelemiasen seme Hananiasek eta Tzalafen seigarren seme Hanunek bere etxebizitzaren aurrean.
31 Urrunago, Malkias zilarginak egin zuen lan, tenpluko laguntzaileen eta merkatarien etxeraino, Zaintze-atearen aurretik Zokoko goiko gelaraino.
32 Hemendik Ardien ateraino zilarginek eta merkatariek jardun zuten.