34 eta bere lagunen eta Samariako gudarien aurrean honela zioen: «Zertan ari da jende zirtzil hori? Jarraitzen utzi behar al diegu? Gaur bertan bukatu nahi ote dute eta amaierako sakrifizioak eskaini? Zabor-pilatik ateratako harri kiskaliei berriro bizia emango ote diete, bada?»
35 Ondoan zegoen Tobias amondarrak ere honela zioen: «Egin dezatela! Azeri bat bertara igotzea aski izango da harresia lurrera botatzeko!»
36 Orduan, otoitz egin nuen: «Entzun, gure Jainkoa, nola egiten diguten iseka! Eror bedi beraien gainera egiten diguten iraina, gerta bitez lotsagarri erbestean.
37 Ez barkatu berorien gaiztakeria, ez ahaztu berorien bekatua, harresia eraikitzen dutenei irainka ari baitira».
38 Jarraitu genuen, hala ere, harresia eraikitzen, eta harresi osoa erdiraino konponduta gelditu zen. Herriak gogo beroa agertu zuen lanerako.