1 Baina Jerusalemgo harresia konpontzeko lanak aurrera zihoazela eta zuloak betetzen ari zirela jakin zutenean, Sanbalat, Tobias, arabiarrak, amondarrak eta Axdod aldeko jendea amorru bizian jarri ziren.
2 Eta denek bat egin zuten Jerusalemi eraso eta bertan nahasketa sortzeko.
3 Guk otoitz egin genion geure Jainkoari eta haien aurka zaintzaileak jarri genituen gau eta egun.
4 Honela kantatzen zuten juduek:«Zaborrak hain dira ugariak,besoak ditugu eroriak;inoiz ere bukatuko otegeure harresiak?»
5 Etsaiek, aldiz, beren artean zioten: «Ezertaz ohar daitezen baino lehen, haien gainera erori eta hil egingo ditugu. Horrela bukatuko ditugu horien lanak!»
6 Baina haien artean bizi ziren juduak behin eta berriro etorri zitzaizkigun esatera: «Alde guztietatik gure aurka datoz».