2 Eta denek bat egin zuten Jerusalemi eraso eta bertan nahasketa sortzeko.
3 Guk otoitz egin genion geure Jainkoari eta haien aurka zaintzaileak jarri genituen gau eta egun.
4 Honela kantatzen zuten juduek:«Zaborrak hain dira ugariak,besoak ditugu eroriak;inoiz ere bukatuko otegeure harresiak?»
5 Etsaiek, aldiz, beren artean zioten: «Ezertaz ohar daitezen baino lehen, haien gainera erori eta hil egingo ditugu. Horrela bukatuko ditugu horien lanak!»
6 Baina haien artean bizi ziren juduak behin eta berriro etorri zitzaizkigun esatera: «Alde guztietatik gure aurka datoz».
7 Orduan, familia-talde batzuk ezkutuan jarri nituen, harresiaren azpialdean, ezpata, lantza eta uztai-geziekin, harresiek babesik ez zuten toki-guneetan.
8 Guztiari begiratu bat eman ondoren, handiki, agintari eta gainerako herriari esan nien: «Ez izan beldurrik! Oroit zaitezte Jainko handi eta ikaragarriaz; borroka zaitezte zeuen senide, seme-alaba, emazte eta etxekoen alde!»