65 Janari sakratuetatik jatea debekatu egin zien gobernariak, harik eta apaiz batek «Urim eta Tumim» epaigailuen bidez haien egoera argitu arte.
66 Itzulitako guztiak 42.360 ziren.
67 Gainera, 7.337 morroi eta mirabe eta 245 kantari, gizon eta emakume.
68 Bazituzten 435 gamelu eta 6.720 asto ere.
69 Familiaburu batzuek emaitzak ekarri zituzten tenplua eraikitzeko; gobernariak 8 kilo urre, 50 kopa eta 530 apaiz-tunika eman zituen altxortegirako.
70 Familiaburuetako batzuek 160ren bat kilo urre eta 1.200en bat kilo zilar eman zituzten altxortegirako.
71 Gainerako israeldarrek 160ren bat kilo urre, 1.100en bat kilo zilar eta 67 apaiz-tunika eman zituzten.