3 hil zitzaion Noemiri Elimelek bere senarra, eta bi semeekin bakarrik gelditu zen.
4 Hauek emakume moabdarrak hartu zituzten emazte: batak Orpa zuen izena eta besteak Rut. Hamarren bat urtez han bizi ondoren,
5 hil ziren Mahlon eta Kilion ere. Noemi, ez senar ez seme, bakarrik gelditu zen.
6 Gerora, Moab lurraldean zegoelarik, entzun zuen Noemik Jauna bere herriari aldeko agertu zitzaiola uzta ugaria emanez.
7 Hala, bere bi errainekin, Moab uzteko prestatu eta Judarantz abiatu ziren.
8 Baina, bidean, honela mintzatu zitzaien Noemi:—Tira, itzul zaitezte zeuen etxera, nor bere amarenera. On izan bekizue Jauna, zuek niretzat eta hildakoentzat on izan zareten bezala.
9 Jaunak eman biezazkizue beste senar eta etxe bana.Orduan, Noemik besarkatu egin zituen bere errainak, agurtzeko. Baina hauek, garrasika, negarrari eman zioten,