1 Egun batez esan zion Noemik Ruti:—Ez ote dizut egokitu behar bizitzan zorioneko egingo zaituen etxerik?
2 Adizu, bere morroiekin lan egiten utzi dizun gizon hori, Booz delakoa, hurbileko ahaide dugu. Gaur arratsean garagarra garbitzen arituko da.
3 Txukundu, usain gozatu eta soinekorik ederrenaz jantzi zaitez. Zoaz gero, garagarra garbitzen ari den lekura. Ez bedi, ordea, zutaz ohartu jate-edatea bukatu arte.
4 Jakizu ongi non etzaten den lotarako. Eta lotara doanean, hurbil zakizkio, altxatu haren estalkia eta etzan haren oinetan. Hortik aurrera, berak adieraziko dizu zer egin.