15 Honela esan zion Boozek:—Ekarri zeure soingainekoa eta zabaldu.Hala egin zuen Rutek, eta Boozek hogeiren bat kilo garagar bota zizkion eta bizkarrean hartzen lagundu. Honela, herrira itzuli zen Rut bere zamarekin.
16 Amaginarrebaren etxera heldu zenean, honek galdegin zion:—Zer berri, alaba?Boozek beraren alde egindako guztia kontatu zion Rutek.
17 Eta beste hau ere esan zion:—Gainera, zuregana esku-hutsik ez itzultzeko esanez, garagar hau guztia eman dit.
18 Eta Noemik erantzun:—Orain, Rut, zaude lasai arazoa zer-nola bukatuko den jakin arte. Boozek ez du etsiko gaur bertan auzia erabaki arte.