5 Rutek erantzun:—Zuk esan guztia egingo dut.
6 Larrainera jaitsi zen Rut eta amaginarrebak gomendatua zehatz-mehatz egin zuen.
7 Booz, jan eta edan ondoren, umoretsu jarri zen, eta jarraian garagar-pila baten ondoan etzan zen lotarako. Rut isilka hurbildu, haren estalkia altxatu eta haren oinetan etzan zen.
8 Gauez, hotzak esnatu zen Booz; burua jaso eta horra non ikusten duen emakumea bere oinetan etzanik.
9 —Nor zaitut? —galdegin zion.Emakumeak erantzun:—Rut nauzu, zeure mirabea. Hurbileko ahaide zaitudanez, legez nitaz arduratu beharra duzu. Har nazazu, arren, emaztetzat.
10 Boozek, orduan:—Jaunak bedeinka zaitzala. Oraingoan lehen baino leialtasun handiagoa agertu diozu zeure amaginarrebaren familiari. Ez zara mutil gazte, txiro nahiz aberats, baten atzetik joan.
11 Ea, bada, ez izan beldur. Eskatuko didazun guztia eginen dut. Herrian jende guztiak daki emakume jatorra zarena.