1 Booz herri-sarrerako plazara joan eta bertan eseri zen. Hain zuzen, orduantxe pasatu zen handik Elimeleken ahaiderik hurbilena, Boozek Ruti aipaturikoa. Dei egin zion Boozek:—Adizu, adiskide, zatoz hona eta eseri!Joan zen hura eta eseri egin zen.
2 Boozek, orduan, herriko hamar nagusi hartu zituen lekuko eta han esertzeko erregutu zien. Eseri zirenean,
3 esan zion Boozek bere ahaideari:—Noemi Moab lurraldetik etorria da eta gure ahaide Elimelekena zen soroa saldu nahi du.
4 Honen guztiaren berri jakinarazi nahi nizun. Beraz, soroa zeuretzat nahi baduzu, erostazu hemen herriko nagusi eta gainerako guztien aurrean. Nahi ez baduzu, esan, zuk baituzu lehentasuna erosteko, eta ondoren nik.—Erosiko nuke, bai —esan zuen hark.