11 Herriko nagusiek eta han zeuden guztiek esan zuten:—Bai, lekuko gara. Zure etxera datorren emakume hau egin beza Jaunak Jakobi seme-alaba ugari eman zioten Rakel eta Lea bezalakoa. Izan zaitez aberats Efratan eta ospetsu Belenen!
12 Emakume honengandik Jaunak emango dizkizun seme-alabek egin bezate zure familia, Juda eta Tamarren seme Peretzen familia bezain handi.
13 Booz Rutekin ezkondu zen eta Jaunak bedeinkatu egin zuen Rut: haurdun gelditu eta semea izan zuen.
14 Emakumeek honela ziotsoten Noemiri: «Gora Jauna! Berak eman baitizu gaur zainduko zaituen biloba. Izan bedi hau Israel herrian ospetsu.
15 Bizitza suspertuko dizu eta zahartzaroa atseginez beteko, maite zaituen errainak biloba eman baitizu: zazpi seme baino hobea duzu bera».
16 Noemik haurra semetzat hartu zuen eta zaindu.
17 Auzo-lagunek honela zioten: «Semea jaio zaio Noemiri».Eta Obed deitu zioten. Obed Jeseren aita izan zen; Jese, berriz, Davidena.