9 Orduan, Boozek herriko nagusiei eta han zeuden guztiei esan zien:—Gaur lekuko zaituztet, nola erosten diodan Noemiri Elimelekena eta Kilion eta Mahlonena zen guztia.
10 Halaber, emaztetzat hartzen dut Rut moabdarra, Mahlonen alarguntsa; honela, Mahlonen familian iraungo du jabegoak eta Elimeleken izenak bere senideen artean eta herri honetan jarraituko du. Zuek zarete, gaur, honen guztiaren lekuko.
11 Herriko nagusiek eta han zeuden guztiek esan zuten:—Bai, lekuko gara. Zure etxera datorren emakume hau egin beza Jaunak Jakobi seme-alaba ugari eman zioten Rakel eta Lea bezalakoa. Izan zaitez aberats Efratan eta ospetsu Belenen!
12 Emakume honengandik Jaunak emango dizkizun seme-alabek egin bezate zure familia, Juda eta Tamarren seme Peretzen familia bezain handi.
13 Booz Rutekin ezkondu zen eta Jaunak bedeinkatu egin zuen Rut: haurdun gelditu eta semea izan zuen.
14 Emakumeek honela ziotsoten Noemiri: «Gora Jauna! Berak eman baitizu gaur zainduko zaituen biloba. Izan bedi hau Israel herrian ospetsu.
15 Bizitza suspertuko dizu eta zahartzaroa atseginez beteko, maite zaituen errainak biloba eman baitizu: zazpi seme baino hobea duzu bera».