16 baina izan zuen bere bidegabekeria aurpegiratu zion norbait: hitzik ez duen asto batek, giza ahotsez mintzatuz, profetari bere asmo zoroa galarazi zion.
17 Gizon horiek urik gabeko iturri dira, ekaitzak eramaten duen laino. Ilunpe beltzak dauzkate zain.
18 Hots handiko hitzaldi hutsak egiten dituzte eta grina lizunen bitartez okerbidetik aldendu berriak liluratzen.
19 Libre izango direla agintzen diete, berak bitartean gaiztakeriaren esklabo direlarik, zeren eta noren menpean jarri, haren esklabo baita gizakia.
20 Izan ere, Jesu Kristo gure Jaun eta Salbatzailea ezagutu eta munduko lohikeriei ihes egin ondoren, berriro haietara erortzen direnentzat, azkeneko egoera hau lehenengoa baino okerragoa da.
21 Hobe zuketen salbazio-bidea sekula ez ezagutzea, ezagutu eta gero, hartu zuten lege santutik atzera egitea baino.
22 Horiengan betetzen da esaera zaharrak hain egoki dioen hau: Txakurra ok egin eta botatakora itzultzen da, eta «Txerri garbitu berria lokatzetara».