3 Diru-goseak eraginda, irabazia lortu nahiko dute hitz maltzurrez, baina aspaldidanik dago erabakita haien kontrako epaia, eta zain dute hondamena.
4 Jainkoak ez zien barkatu bekatu egin zuten aingeruei, eta, infernuko barrunbe ilunetara jaurtiz, han utzi zituen auzirako gordeta.
5 Antzinako munduari ere ez zion barkatu, baizik eta uholdea bidali eta jende gaizto hura suntsitu egin zuen, nahiz eta Noe —bere bizitzan zintzotasuna erakutsi zuena— hondamenditik libratu beste zazpi lagunekin.
6 Sodoma eta Gomorra hiriak ere kondenatu egin zituen eta erraustu, gerora izango ziren gaiztoen eskarmenturako.
7 Baina Lot zintzoa onik atera zuen, jende gaizto haren biziera biziotsuak saminez betetzen zuelako.
8 Gizon zintzo hau gaizkile haien artean bizi zen, eta egunero ikusi eta entzun behar izan zituen itsuskeriek atsekabez betetzen zioten bere bihotz zintzoa.
9 Izan ere, badaki Jaunak gizon zintzoak probalditik ateratzen eta gaiztoak auzi-egunean zigortzeko gordetzen,