10 Baina Jaunaren eguna lapurra bezala ustekabean etorriko da. Orduan, burrunba handiz desagertuko dira zeruak, munduaren osagaiak suak kiskalita desegingo eta lurra bere egintza guztiekin agerian geldituko da Jainkoaren epairako.
11 Dena honela desegitekoa baldin bada, pentsa ezazue zein santu eta jainkozale izan behar duen zuen bizitzak.
12 Bizi, bada, Jainkoa etorriko den egunaren zain eta lan egin lehenbailehen irits dadin. Egun hartan, sutan desegingo dira zeruak, eta munduaren osagaiak kiskalita ezereztuko dira.
13 Gu, ordea, agindutako zeru-lur berrien zain gaude; han dena Jainkoaren nahiaren arabera izango da.
14 Beraz, ene maiteok, gauza hauen zain zaudeten bitartean, saia zaitezte Jainkoarekin bakean bizitzen, garbi eta errugabe haren aurrean.
15 Kontuan izan, Jaunak gurekin duen pazientzia gure salbamenerako dela. Horrela idatzi dizue gure anaia maite Paulok ere Jainkoak eman dion jakinduriaz,
16 eta gauza bera esaten du gai hauetaz hitz egiten duen bere gutun guztietan; egia da bere gutunetako zenbait pasarte ez dela ulerterraza, eta, horregatik, ezjakinek eta heldugabeek oker ulertzen dituzte, gainerako Liburu Santuak bezala, beren hondamenerako.