1 Zuei dagokizuenez, hilik zeundeten zeuen hutsegite eta bekatuetan,
2 hori baitzen zuen jokabidea garai batean, mundu honen joerei jarraituz: munduan agintzen duten indarren buruzagiaren menpeko zineten, jende errebeldeagan ari den espirituaren menpeko.
3 Gu guztiok ere hala bizi izan ginen lehen: geure giza grina txarrei jarraituz, geure grina eta burutapen gaiztoek agindutakoa betez; izatez, guk ere Jainkoaren zigorra merezi genuen, beste guztiek bezala.
4 Baina Jainkoak, hain baita errukitsua eta halako maitasun neurrigabez maitatu baikaitu,
5 geure bekatuengatik hilik geundelarik, bizia eman zigun Kristorekin batera —onginahi hutsez salbatu zaituzte!—;
6 eta Kristo Jesusekin batera eta berarengan piztu gintuen eta zeruetan eserarazi.