1 Hori dela eta, ni Paulo, jentil zaretenon onerako Kristo Jesusen preso naizen hau…
2 Jakingo duzue, noski, Jainkoak bere onginahian zuekiko eman didan eginkizuna;
3 agerpenez jakinarazi zidan bere asmo ezkutuaz ari natzaizue, goraxeago laburki idatzia dizuedanaz, alegia.
4 Hori irakurriz, bada, ikus dezakezue nola ulertzen dudan nik Kristoren misterioa.