7 Baina gutariko bakoitzak Kristok eman nahi izan dion neurrian hartu du dohaina.
8 Horregatik dio Liburu Santuak: Gorenera igo zenean, gatibuak berekin eraman zituen eta gizakiei dohainak eman zizkien .
9 Igo zela esatean, zer esan nahi du, aurrez beheko lur honetara jaitsi zela baizik?
10 Jaitsi zen hura, zeru gorenera dena betetzera igo dena bera da.
11 Bera da batzuk apostolu egin zituena, beste batzuk profeta, beste batzuk berri onaren hotsegile, beste batzuk artzain eta irakasle.
12 Horrela, gai egiten ditu fededunak beren zerbitzu-lanerako eta Kristoren gorputza hazarazteko,
13 harik eta denok elkarrekin sinesmen eta Jainkoaren Semearen ezagutza berbera izan arte, heldutasun beteko pertsona, Kristoren betetasunaren neurriko, izatera iritsi arte.