6 Ez zaitzatela inork argudio hutsalez lilura, horrexegatik pizten baita Jainkoaren haserrea errebeldeen aurka.
7 Ez izan halakoen kide.
8 Izan ere, garai batean ilunpetan bizi zineten; orain, aldiz, argitan bizi zarete, Jaunarekin bat eginik. Jokatu, beraz, argiaren partaide zaretenez;
9 argiaren fruitua onginahia, zintzotasuna eta egia oro dira.
10 Azter ezazue zer zaion Jaunari atsegin
11 eta ez hartu parte ilunpetan bizi direnen alferrikako egintzetan; sala itzazue, ordea,
12 lotsagarri baita horiek isilean egin ohi dutena aipatzea ere.