12 Gure borroka, izan ere, ez da hezur-mamizko arerioen aurkakoa, goiko espiritu gaiztoen aurkakoa baizik, mundu ilun honetako aginte, ahalmen eta botereen aurkakoa.
13 Horregatik diotsuet: Hartu Jainkoak ematen dizkizuen armak, une txarrean gogor eutsi eta zailtasun guztiak, atzera egin gabe, gainditu ahal ditzazuen.
14 Zutik, beraz! Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna
15 eta oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura.
16 Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko.
17 Hartzazue burukotzat salbamena, eta ezpatatzat Espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza.
18 Egin otoitz eta eskariak etengabe, Espirituaren indarrez. Egon erne, beila eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu;