14 Zutik, beraz! Lotu gerrikotzat egia, jantzi bularrekotzat zintzotasuna
15 eta oinetakotzat bakearen berri ona zabaltzeko ardura.
16 Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko.
17 Hartzazue burukotzat salbamena, eta ezpatatzat Espirituaren ezpata, hau da, Jainkoaren hitza.
18 Egin otoitz eta eskariak etengabe, Espirituaren indarrez. Egon erne, beila eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu;
19 baita nire alde ere, Jainkoak hitz egokia ahoan jar diezadan, berri onaren misterioa ausardiaz adierazteko.
20 Berri on honen bozeramaile naiz kate artean; Jainkoak ausardia eman diezadala, behar bezala hots egin dezadan.