12 Iharturik dago mahastia,zimel pikondoa,baita granadondoa, palmondoaeta sagarrondoa ere;halaber ihartu dirabasazuhaitz guztiak.Eta ihartu da gizakien poza ere!
13 Egizue erosta, apaizok,doluz jantzita;egizue garrasi, aldare-zerbitzariok.Zatozte, emazue gauadolu-jantziz estalita,Jainkoaren zerbitzariok.Labore-opari eta isur-oparirik gabegelditu baita Jainkoaren etxea.
14 Antola ezazue baraualdia,egizue batzarrerako deia.Bildu buruzagiaketa herritar guztiakJaunaren, zeuen Jainkoaren,etxean,eta egin oihu Jaunari.
15 Ai! Hau eguna, hau!Gainean baita Jaunaren eguna.Ahalguztidunarenhondamen-indarrez dator.
16 Ez al duzue ikustenkendu digutela janaria,falta direla poz-alaitasunakgure Jainkoaren etxean?
17 Idorturik dago hazia zokorpean,hondaturik ziloak,eroriak ganbarak;galdua baita laborea.
18 Abereek zer urruma!Urduri daude behiak,ez baitute larrerik.Eskastu dira ardiak ere.