4 Matxinsaltoek dena jan dute:batzuek utzia hurrengoek irentsi.
5 Esna zaitezte, mozkor horiek,eta egizue negar!Egin garrasi, ardozaleok!Ez duzue jadanik ardorik dastatuko.
6 Hor datoz matxinsaltoak piloka,herri indartsu eta kontaezinbaten antzeko,nire lurraldearen aurka.Lehoiak bezalako hortzak dituzte,dena triskatzen dute.
7 Nire mahastiahondamendi bihurtzen dute,nire pikondoa ezpal;dena karraskatzen eta zuritzen,abarrak larrutuz.
8 Egizu negar, neskatxa batekhil zaion senar berriazdoluz jantzitanegar dagien bezala.
9 Amaitu dira labore-opariaketa isur-opariak Jaunaren etxean.Dolu dagite apaizek,Jaunaren zerbitzariek.
10 Gorri daude landak,dolu dagi lurrak;galdu da laborea, agortu ardoa,ahitu olioa.